Nazioarteko Lankidetza

Hezkuntza Emantzipatzailea

Mundu Berriak-en aldaketaren ideia eta hainbat kosmobisioren aniztasuna islatu nahi ditugu, bata zein bestea oztopatu gabe etorkizun komunak eraiki ditzaketenak.

Mundu Berria lortzeko ahalegin guztiak egiten ditugu, eta, horretarako, Hegoalde Globalari begiratzen diogu, elkar errekonozitzea ezinbesteko baldintza baita ipar-hego harremanak ezagutu eta aztertzeko.

Horregatik, haien arteko harremanak (iparraldetik hegoaldera) (ber)pentsatzeko eta (ber)eraikitzeko beharra ikusten dugu, globalizazioaren eta garapen kapitalistaren inpakturako alternatiba komunak ebaluatu eta sortzeaz gain, bai Hegoalde Globalean, bai Euskal Herrian.

Azken batean, gure helburua da gizarte justuago bat bilatzen laguntzea, Bizitze Onerako, nazioarteko lankidetzako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuetan lan eginez. Hortik dator eskolaren izaera internazionala, "Ahalduntze Sexualaren Nazioarteko Eskola" izenekoa.

Nazioarteko Lehen Lankidetza-Proiektua

Kolonbia - Hernani

Genero eta Sexu Eskubideen Txertaketa eta Erabilpena.

« ELKARTASUNA  herrien arteko samurtasuna da. »

Gioconda Belli