Formakuntza-Obuluak

2 eta 8 ordu bitarteko ikastaroak

Ikastaroak

Ginekologia naturala

Bizipen osasuntsuak partekatuko ditugu, mundu osoko emakumeek egindako errezetak eta gomendioak ezagutuko dituzu, gurekin beti egon den hori berreskuratuz: gure gorputza

Ezagutu zure hilekoaren zikloa

Zure hilekoaren zikloaren faseak eta horiek hainbat mailatan nola eragiten dizuten ikasteko prestakuntza. Zure lau faseak zarelako!

Autodefentsa feminista sexu-indarkeria prebenitzeko 

Eraso posibleen aurrean zeure burua defendatzen ikasiko duzu, hainbat teknika ezagututa. Baina intuizioa, norberarenganako maitasuna, jarrerak eta abar ere landuko ditugu. 

Sex-artea

Gorputzak, artea, musika, gorputz-adierazpena, aromak, koloreak, zaporeak dira zentzumenen fokalizazioa indartzeko ikastaro hau osatzen duten elementuak.

Koñozimentuaren mapa

Zergatik jende askok alua eta bagina nahasten ditu?

Ikastaro honetan gure genitalei buruz hitz egiten hasiko gara, eta, azkenik, argizarizko klitori bat hotzean moldatuko dugu. Animatzen al zara? Ikastaro teoriko-praktikoa da.

Tupper Sexa

Zure lagunekin tupper sex bilera bat antolatu eta denbora-pasa dibertigarria eta entretenigarria egin nahi duzu?

Primeran pasatzeaz gain, zuen sexualitatea ikasi eta aberastuko duzue gure sexologo profesionalen eskutik.

Kontaktua:

(+34) 644 653 315

Lehendakari Agirre 11, 4º Dpto 5 - 48014 Bilbao