Kolonbia - Hernani Proiektua

Genero eta Sexu Eskubideen Txertaketa eta Erabilpena.

Liburuxka

"KOLONBIA ETA HERNANIREN ARTEKO SARE ETA ALIANTZA ESTRATEGIKOAK,
GENERO-IKUSPEGIA ETA SEXU-ESKUBIDEAK VENEZUELAKO MIGRATZAILEEKIN
TXERTATZEKO ETA MANEIATZEKO. Fase I eta II”.
NAZIOARTEKO LANKIDETZARAKO PROIEKTUAREN LABURPENA

“REDES Y ALIANZAS ESTRATÉGICAS ENTRE HERNANI Y COLOMBIA PARA LA INCORPORACIÓN Y
MANEJO DE LA PERSPECTIVA DE GÉNERO Y DERECHOS SEXUALES
CON POBLACIÓN MIGRANTE VENEZOLANA. Fase I y II”.
RESUMEN DEL PROYECTO DE COOPERACIÓN INTERNACIONAL

Gaur egun gauzatzen ari garen Nazioarteko Lankidetza proiektua aurkezten dizuegu:

 

“KOLONBIAREN ETA HERNANIREN ARTEKO SARE ETA ALIANTZA ESTRATEGIKOAK, GENERO-IKUSPEGIA ETA SEXU-ESKUBIDEAK VENEZUELAKO MIGRATZAILEEKIN TXERTATZEKO ETA MANEIATZEKO. Fase I eta II”

Honako hauekin elkarlanean:

Honako hauekin lankidetzan:

Laguntzailea:

Proiektua Hernaniko (Gipuzkoa) Udaleko Lankidetza Sailaren laguntzarekin burutu da, eta Nazioarteko Babesa behar duten herritarrei eta Kolonbiako Gatazka Armatuaren Biktimei Legezko Laguntza emateko Programaren barruan kokatzen da, Antonio Nariñoko Unibertsitatearekin elkarlanean eta ACNUR Kolonbiarekin eta Opción Legal Korporazioarekin lankidetzan. Programa honek legezko laguntza eskaintzen die Kolonbiako lurraldean mugaz gaindiko giza mugikortasun-prozesuan dauden venezuelarrei, haien giza eskubideak defendatzeko.

TRANSFORMAZIOAREN HORIZONTEA: proiektua 4 fase estrategikotan egituratzen da:

I. FASEA:

Informazioa eta Sentsibilizazioa

2020-21

II. FASEA:

Trebakuntza / Prestakuntza eta jakintzen transferentzia

2020-21

III. FASEA:

Esku hartzeko protokolo bat egitea eta ezartzea

2021-22

IV. FASEA:

Proiektua sendotzea: erreplikagarritasuna eta eskalagarritasuna

2021-22

*Gaur egun, fase nabarmenduan gaude.

2020-21ean zehar, gure proiektuaren helburu Nagusia, Nazioarteko Babesa behar duten herritarrei eta Kolonbiako Gatazka Armatuaren Biktimei Legezko Laguntza emateko Programan, Genero Ikuspegia eta Sexu Eskubideen dimentsioa txertatzea da. Programa hori, besteak beste, Antonio Nariño-Duitama eta Santo Tomas de Tunja Unibertsitateetako Kontsultategi Juridikoetako eta Brigada Soziojuridikoetako Migrazio Laguntza Legaleko Taldeek gauzatzen dute Boyacá departamentuko Duitama, Belén eta Tunja udalerrietan. Kontsultategiak eta Brigada Sozio-juridikoak, doako, kalitatezko eta duintasun-irizpideen araberako lege-laguntza emateaz arduratzen dira.

Venezuelako migratzaileak, zehazki emakumeak eta LGBT+ kolektiboko arauz kanpoko sexualitateak dituzten pertsonak, jasaten ari diren sexu-indarkeriako eta sexu-eskubideen urraketako egoeren identifikazio eraginkorra hobetzeko, gure ibilbide-orria esku-hartze protokolo bat garatzea eta ezartzea izango da. Baita, laguntza, arreta eta bideratze prozesua hobetzea.

Prozesuan zehar, sentsibilizazio- eta prestakuntza-saioak egin ditugu Generoaren eta Sexu Eskubideen arloan. Eta intzidentziaren funtsezko populazio gisa identifikatuak izan diren eragile sozial, akademiko, politiko eta komunitarioak ere inplikatu ditugu. Horrez gain, Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren (Euskal Herria) artean esperientziak, borrokak eta jakintzak elkartrukatu ditugu Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Bertan, Kolonbia, Venezuela eta Hernaniko erakundeek eta adituek Kolonbiako eta Venezuelako egoera soziopolitikoa, migrazio-prozesuak eta Emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoera partekatu dituzte.

Kontaktua:

(+34) 644 653 315

Lehendakari Agirre 11, 4º Dpto 5 - 48014 Bilbao